XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrela aitortzen du materiaren eta izanaren (el ser) berdintasuna azaltzen duen poesi-giroko pasarte batean: Guk ez ditugu harriak eta zura bakarrik senditzen, haragia eta hezurrak soil-soilik, sendimenduak somatzeko ahala ere ba dugu, persona maiteen eskuak edo ezpainak hestutzen ditugunean; ez dugu geure belarriaz uraren isuritzea edo zuhaitz-orrien murmura bakarrik entzuten, baizik eta amodioaren eta jakinduriaren abotsa ere bai; ez dugu ispiluaren eta kolorezko irudien azala bakarrik ikusten, personen begirada ulertzeko gauza ere ba gara.

Gure zentzuen objetoa ez da kanpokoa bakarrik, nitasuna (el yo) ere bai....

Pentsamenduak, izpirituak eta adimenak ematen didatena zentzuen barrukoaren diferentea ez da; bakarrik, haiek loturik ekartzen didate hauek banatu eta bereizturik ematen didatena.

Batze edo elkarketa hau da adimendua FEUERBACH, Philosophische Kritiken, 322 or. PRIETO'k aipatua, art. c. 239 or..

Feuerbachek materia deitzen duenaren zabalerera eta aberastasuna kontu egizu.

Errealitate den oro zentzuentzat somagarri da eta zentzuentzat somagarri dena bakarrik da errealitate printzipio hauek egia badira, egiazko trazendentzi batentzako, izatearen arrazoina bere baitan duen Izaki batentzat ez dago tokirik.

Gizona erabat, sustraitik da libre, bere buruaren eta bere kondairaren jabe.

Askatasun absolutu honen sustraia eta oinarria ez da traszendentzia, materia baino.

Bainan gizonak delako traszendentzi horrekin esperientzi bat izandu du.

Esperientzi hori ez dago ukatzerik.